- Loiolako Turismo Bulegoak antolatuta, Zestoa mendeen joan-etorrian eta San Inazioren irudia erretaula barrokoetan izeneko bisita gidatua egingo da datorren igandean (11.00etan).

Bisita udaletxearen behekaldean hasiko da (1,5 orduko iraupena du) eta parte hartzera animatzen direnek Zestoako Erdi Aroko alde zaharrak gordetzen dituen txokorik interesgarrienak eta parrokian San Inaziori eskainitako erretaula barrokoa ezagutzeko aukera izango dute.

Partaidetza doanekoa baina 943 151 878 zenbakira deitzea gomendatzen da lekua gordetzeko.