- Azkoitiko Parrokiak Urrategiko Amaren eguna ospa-tzeko meza bereziak antolatu ditu datorren iganderako. Hori dela eta, ospakizunak izango dira hilaren 11n Urrategiko elizan, 9.00etan eta 11.00etan (meza nagusia), hain zuzen ere. Gauzak horrela, igandean ez da 11.00etako ohiko mezarik izango Parrokian (10.00etan egongo da). Urrategiko Amaren eguna borobiltzeko Agurra abestuko zaio Ama Birjinari Parrokian (19.30ean).