Azpeitia | Argizaiolaren erakusketa ikusgai da abuztuaren 3ra arte

06.07.2021 | 01:12

Azpeitia – Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen Argizaiola lehiaketaren iazko edizioko irudiak abuztuaren 3ra arte ikusgai daude Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Astelehenetik ostiralera 18.00etatik 20.00etara bisita daiteke eta asteburuetan eta jaiegunetan 12.00etatik 14.00etara bitartean.

noticias de noticiasdegipuzkoa