- Udalak energiaren inguruan egindako azterketa eta lanketen baitan, trantsizio energetikoan pauso bat gehiago eman eta autokontsumorako bide bat gehiago egiteko helburuarekin udaletxeko teilatuan eguzki-plakak jartzeko obrak abian ditu, eraikinerako beharrezko energia bertan sortzeko. Obra horien bidez, 129 eguzki-panel instalatuko dira datozen egunotan teilatuan. Horretarako, udaletxerako arkupetan obretarako makina eta itxitura izango dira astebete inguruan. Obrak 80.604 euroko kostua dauka eta Ekilor Energias Renovables SL enpresa ari da egiten.