- Udalak Azpeitiko bi Baigera jubilatuen bilguneak kudeatzeko lehiaketa publikoen deialdiak abian jarriko ditu "datozen egunotan" baina, esleitu bitartean, Sanjuandegiko Baigera ireki zuen atzo, beti ere, "adinekoek elkartzeko gune bat izan dezaten". Hala ere, ez da ohiko moduan ireki: "adinekoentzat soilik ireki da, taberna zerbitzurik gabe". Gainera, "espazioa zaintzeaz arduratuko den pertsona bat egongo da bertan".