- Udal eraikinetan, bide publikoan, garraioan edota komunikazio-sistemetan irisgarritasuna hobetzeko Plana diseinatzeko prozesua abiatu du Azpeitiko Udalak eta hori osatze aldera herritarren ekarpenak jasotzeko bideak ireki ditu. Hala, proposamenen bat egin nahi dutenek irisgarritasun.poston-tzia@gmail.com helbidera idatzi edo Udalaren web gunean egokitutako inkesta bete dezakete.

Udaletik jakinarazi dutenez, planaren helburua "irisgarritasuna hobetzeko puntuak detektatzea da". Horregatik, herritarrak animatu nahi ditu beren proposamenak helaraztera (epea hilaren 30ean amaitzen da).