- Kalekatu elkarteak taldearen irudia izango den logotipoa aukeratzeko marrazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketa 12 urtera arteko haurrei zuzenduta dago eta parte hartu nahi dutenek ekainaren 20ra bitartean aurkez ditzakete okasiorako egindako lanak Aizarnako eta Arroabeko eskoletan edo Zestoako Gaztelekuan. Obrarekin batera egilearen izen-abizenak, adina eta bizilekua adierazi behar dira.