- Erniarraitz bertsozale elkarteak bertso saio musikatua antolatu du hilaren 16rako (17.30ean) Sanagustin kulturgunean. Bertan Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Jon Maia bertsolariek eta Araitz Bizkai eta Gari Otamendi musikariek parte hartuko dute (gai-jartzailea Iker Iriarte izango da). Sarreren prezioa 10 eurokoa da eta interesatuek dagoeneko eros ditzakete Kulturaz.eus web gunean.