- Osasun egoera ikusita, Kulturaz kooperatibak jakinarazi du Bulego musika talde azkoitiarrak larunbat honetan Azpeitiko Soreasu antzokian eman behar zituen kontzertuak maia-tzaren 30era atzeratu dituela. Bulegok bi emanaldi eskainiko ditu, 16.30ean eta 19.00etan. Bigarren saiorako sarrerak agortuta daude baina 16.30eko kontzerturako sarrera batzuk geratzen dira. Interesatuek Kulturaz.eus webgunean eskuratu ditzakete lehen saio horretarako sarrerak.