- Udalak Zinegoak Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioarekin bat egin ondoren, herritarrek jaialdi horretara aurkeztutako sei film labur ikusteko aukera izango dute bihar (19.00etan) Soreasu antzokian. Sarrera doanekoa da baina proiekzioekin disfrutatu nahi dutenez aurrez eskuratu behar dituzte gonbidapenak Kulturaz.eus web gunearen bitartez. Azpeitian ikusi ahalko diren lanak Red Bay, Hemen. Gaur. Berriz, La Amante (publikoaren saria), Leo y Alex en pleno siglo XII, Mall eta Karaoke dira.