- Zestoako Gaztetxeak bere sorreraren 32. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauak bihar bertan izango du jarraipena, Okupazioaren aurkako ofentsiba gelditu izeneko hi-tzaldiarekin, hain zuzen ere. Ekitaldia 18.00etan hasiko da, Gaztetxean bertan, eta hizlari lanetan Erraki babes sareko kideak arituko dira.