Azkoitia | Ibilgailuen gaineko zerga apirilaren 6an kobratuko du Udalak

23.03.2021 | 00:35

Azkoitia – Udalak jakinarazi duenez, Ibilgailuen gaineko zerga apirilaren 6an kobratuko zaiela erreziboak helbideratuta dituzten herritarrei. Zergaren ordainketa helbideratuta ez dutenei erreziboa postaz bidali zaie. Norbaitek ez balu jasoko, Udaleko Herritarren Harrera Bulegoan eskatu beharko du. Ordainketa egiteko borondatezko epea apirilaren 16an amaituko da.