- Haur, gazte eta nerabeek ordenagailuak, tabletak zein mugikorrak gero eta gehiago erabiltzen dituztela ikusita, gurasoek gai horren inguruan dituzten kezkak argitzeko saioak egin dira azken asteotan Azpeitiko ikastetxeetan, Udalaren eskutik.

Luis Legorburu psikologoak, Hazkunde osasun mentalaren arretarako zentroak eta Arremanitz elkarteak gidatu dituzte ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako haurren gurasoei zuzenduriko saioak. Udala "gustura" geratu da harrerarekin eta "aurrera begira, gaia lantzen jarraitzeko konpromisoa" agertu du.