- Azpeitiko Udalak Aste Santuko oporraldirako antolatutako ekintzetan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak behar ditu.

Ekintzak martxoaren 29, 30 eta 31n izango dira (goizez) eta begirale lan horiek egiteko interesa duten guztiek gib@azpeitia.eus helbide elektronikora bidal ditzakete curriculumak "datorren igandera bitartean".

Hezitzaileak aukeratzerakoan "begirale titulua, EGA eta Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea" baloratuko da. Era berean, azpeitiarra izatea lehenetsiko da. Informazio gehiagorako 943 157 160 telefono zenbakira deitu.