- Itxaso Alberdi Campos 15 urteko organo ikasle azkoitiarrak emanaldi berezia eskainiko du datorren igandean (11.00etan hasiko den meza nagusia amaitu ondoren) bere herriko parrokian. Musikari gazteak Juan Sebastian Bach eta Juan Urteaga konpositore ezagunen piezak joko ditu elizako organo handian.