‘Azpeitia 2030’ plana zehazten joateko ‘online’ bilera dago bihar

Parte hartzeko eta ekarpenak egiteko interesa duten herritarrek aurrez eman behar dute izena

09.02.2021 | 01:02

Azpeitia – Udalak etorkizunari begirako erronkak, helburuak eta lan ildoak zehaztuko dituen Azpeitia 2030 plan estrategikoa definitzeko prozesua abiatu du eta horren baitan herritarren ekarpenak jasotzeko bigarren bilera izango da bihar, 18.30etik 20.00etara bitartean.

Pandemiak eragindako egoera dela eta, saioa telematikoki egingo da eta parte hartzeko interesatuek aurrez eman behar dute izena, azpeitia2030@azpeitia.eus helbidera mezua idatziz. Era berean, herritarrek egoki ikusten dituzten proposamenak bidali di-tzakete helbide horretara.