Herrixen elkarteak 500 euroko 3 sari zozkatuko ditu hilaren 7an

03.01.2021 | 23:40

Azkoitia – Hilaren 7ra bitartean Azkoitiko Herrixen elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten herritar guztiek 500 euroko hiru sariren zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Erregetako Zozketa Potoloa urtarrilaren 7an bertan egingo da eta parte har-tzeko saltokietako dendariek bezeroei ematen dizkieten txartelak izatea besterik ez da behar.