- Zestoako Udalak Arretxe plazara eraman du Kiroldegi aurreko parkean kokatuta zegoen kolore urdineko futbol zelai txikia. Leku aldaketa horrekin Udalak herriguneko jolas-lekuak sakabanatu nahi ditu, beti ere, jende pilaketak ahalik eta gehien saihesteko.

Edonola ere, futbol zelai txikiarekin egindakoa ez da kiroldegi aurreko parkean epe motzean egingo den aldaketa bakarra izango.

Izan ere, eremu horretarako zenbait egokitzapen iragarri ditu Udalak hastear dagoen urte berrirako. Horien artean iturri inguruko belarra kentzea edota kautxozko lurra berritzea daude.