Txirrindulari taldeak 2021erako lizentziak tramitatzeari ekin dio

23.12.2020 | 01:02

Azkoitia – Jokin Ormaetxea txirrindulari taldeak jakinarazten du 2021erako lizentziak berritzen hasi dela. Tramitatzioa era digitalean egingo da horregatik taldeak interesatuen emailak "eguneratuak" behar ditu. Prezioa iazko berdina da (155 euro, klubeko urteko kuota barne) eta ordainketa "banku bidez egin behar da, lizentziak tramitatzen ditugunean". Eskaerak urtarrilaren 6ra arte egin daitezke (hortik aurrera ez dira onartuko).