Hilaren 26ko ‘K-baret’ ikuskizuna bertan behera geratu da

22.12.2020 | 00:54

Azkoitia – Pandemiari aurre egiteko indarrean dagoen Eusko Jaurlaritzaren dekretuak musika edo dantza talde ez profesionalen ikuskizunik baimentzen ez dituela ikusita, Udalak jakinarazten du hilaren 26rako programatuta zegoen K-Baret antzerki musikala bertan behera geratu dela.