- Pandemiak baldintzatuta ospatu badira ere, Udalak “oso positiboki” baloratu ditu amaitu berri diren XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Ikuslegoaren saria (600 euro) Horman Poster taldeak Soreasu sormen gunean sukaldatutako Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanarentzat izan da. Obraren zuzendari den Igor de Quadra eta Xanti Agirrezabala aktorea eskertuta agertu dira ikusleek emandako sariarekin.