- Udaleko Gazteria zerbitzuak Gabonetako ekintzetarako begirale poltsa antolatu du eta interesatuek hilaren 16tik 27ra bitartean eman ahalko dute izena (16.30etik 20.00etara arte) Elkargunean kokatuta dagoen Gazte Zerbitzuan.

Lan poltsan sartzeko Azkoitian bizitzea, euskaraz hitz egitea edota 18 urte beteta izatea ezinbestekoa da. Era berean, aisialdi mailako ikasketak, begirale eta koordinatzaile tituluak, hezkuntza arloko ikasketak, haurrekin lan esperientzia edota EGA titulua izatea baloratuko da.

Interesa dutenek kurrikuluma entregatu beharko dute, eskatzen diren ziurtagiriekin.