- Zestoako Udalak atzo abiatu zituen Gurutzeaga kalea berritzeko obrak. Herriko merkatarien elkartearekin adostutako lan horiekin Gurutzeaga frontoiaren aurreko errepidea eta espaloiak altura berdinean jarriko dira, ingurunea biziberritu eta oinezkoei lehentasuna emateko.

Edonola ere, martxan jarritako proiektuak aldaketak eragingo ditu trafikoan. Hala, Gurutzeaga kalearen amaieran dagoen sarrera-irteera herritik ateratzeko bakarrik erabili ahal izango da. Zumaia aldetik datozen gidariek, berriz, Enekosauztegi kaleko sarrera erabili beharko dute.