‘Alokairuko sabelak nola arautu?’ izeneko solasaldia dago bihar

03.11.2020 | 01:15

Azpeitia – Emakumeen Txokoak Alokairuko sabelak nola arautu? izeneko solasaldi feminista hartuko du bihar (18.30etik aurrera). Saioa June Fernandezek dinamizatuko du eta hizlari lanetan Itziar Alkorta arituko da. Plazak mugatuak direnez, solasaldian parte hartzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena. Horretarako emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora mezua idatzi edo 688 751 000 telefono zenbakira dei daiteke.