- Osasun-egoera dela eta, ikasturte honetan derrigorrezkoa izango da Ludotekara eta Gaztelekura joateko izena ematea. Ludoteketarako izena gaur arte eman daiteke (urteko kuota 12 eurokoa da) eta Gaztelekurako hilaren 30era arte (doanekoa da). Izena on-line ematea gomendatzen da (fitxa bete eta gazteria@azpeitia.eus helbidera bidalita). Informazio gehiagorako 943 157 161 telefonora deitu.