- Udalak orain dela lau urte sustatu zuen Hizkuntza Eskola Ofizialak urrian ekingo dio 2020-2021 ikasturteari, "frantsesean eta alemanean hizkuntza mailen eskaintza zabalduta". Interesatuek hilaren 28ko 13.00ak arte egin dezakete matrikula, eoieibarheo.hezkuntza.net webgunearen bitartez, hain zuzen ere.

Hastear den ikasturtean ingelesa (B2.1, B2.2 eta C1 mailetan), alemana (A1, A2, B1 eta B2.1. mailetan) eta frantsesa (A1, A2 eta B1 mailetan) irakatsiko dira Azkoitiko zentroan (Alemaneko B2.1 eta frantseseko B1 mailak estrainekoz emango dira aurten).

Hori bai, eskaera faltagatik aurten ez da euskararik emango.