- Alarma egoeraren ondorioz itxita egon eta gero, Xoxoteko aterpeak joan den larunbatean ireki zituen ateak berriro ere, Igor Illarramendi eta Rakel Vera aterpezain berrien eskutik eta koronabirusaren aurkako prebentzio eta segurtasun neurri guztiak hartuta. Hori bai, hilaren 22ra arte ezin izango da aterpetxean lo egin.