Azkoitiko Udal Liburutegiak astelehenean irekiko ditu ateak

Egoera normaltasunera bueltatzen den arte, ekipamenduak “zerbitzu murriztua” eskainiko du

29.05.2020 | 00:11

Azkoitia – Koronabirusagatik itxita egon ostean, Aizkibel Udal Liburutegiak datorren astelehenean irekiko ditu ateak berriro ere. Hala ere, "zerbitzu murriztua" eskainiko du "egoera normaltasunera bueltatzen den arte".

Momentuz, liburutegia 10.00etatik 13.30era eta 17.00etatik 19.00etara egongo da irekita (astelehenetik ostiralera), beti ere, argitalpenak, DVDak edo bestelako materialak maileguan hartu edo bueltatzeko. Maileguei dagokionez, "aurretik eskatutakoa jaso ahalko da bakarrik eta txanda hartuta". Eskaerak egiteko 943 850 898 telefono zenbakira dei egin edo liburutegia@azkoitia.eus helbidera idatz daiteke.

noticias de noticiasdegipuzkoa