- Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz itxita egon badira ere, azkoitiarrek dagoeneko erabil ditzakete berriro Txerloiko tenis pistak.

Hori bai, bertan jokatzeko interesa duten herritarrek hitzordua hartu behar dute jokatzeko. Gainera, “banaka jokatu ahalko da baina ez bikoteka”, azaldu dute Udaletik.

Edonola ere, tenis pistak erabiltzeko hitzordua hartzeko 669 621 802 zenbakira dei egin edo wasapa bidali behar da (9.00etatik 13.00era eta 15.00etatik 21.00etara). Astelehenetik larunbatera pistak 9.00etatik 21.00etara egongo dira irekita eta igandetan 9.00etatik 14.00etara.