- Alarma egoera ezarri zenetik geldirik egon bada ere, Zestoako herriguneko TAO zerbitzua (doanekoa da) martxan izango da, berriro ere (gaurtik aurrera), Gesalaga kaleko eta Euskal Herria plazako aparkalekuetan. Zerbitzuak ohiko ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 9.30etik 13.30era eta 16.30etik 20.00etara, eta larunbatetan 9.00etatik 13.00etara. Igandetan ez dago TAOrik.