- Konfinamendu egoera honetan adinekoak, gaixo kronikoak eta behar bereziak dituzten herritarrak laguntzeko Urola Erdiko herrietan eratutako elkartasun sareak lanean ari dira jada, 250 bolondres baino gehiagoren partaidetzarekin (Azkoitian 80 daude, Zestoan 40 eta Azpeitian 130 baino gehiago).

Egun batetik bestera egoera pertsonalak eta beharrak aldatu daitezkeela jakinda ere, momentuz bederatzi azkoitiar eta zestoar bat ari dira elikagai eta medikamentuen erosketak egiteko, etxeko hondakinak edukiontzietara ateratzeko, premiazko gestioak egiteko edota maskota kalera ateratzeko martxan jarritako laguntza zerbitzu hori.

Azpeitian "ez dira gutxi batzuk" elkartasun sarearen laguntza jaso-tzen ari direnak baina Udalak ez ditu zenbatuta "pertsona askoren artean ari garelako adinekoak eta behar bereziak izan ditzaketen herritarrak telefonoz deika eta laguntza zerbitzua eskaerak jaso bezain pronto jartzen delako martxan". Hori bai, Udaletik esan dutenez "egunez egun gehiago" dira laguntza eskatzen dutenak.

Edonola ere, egoera zail honetan edozein motako laguntza behar duten herritarrek herri ezberdinetan sortutako elkartasun sareekin jar daitezke harremanetan beren beharrak azaldu eta laguntza jasotzeko.

Azkoitiko sarearekin kontaktuan jartzeko 943 857 174 (Udala) 945 222 222 (Gurutze Gorria) edota 688 662 773 (Caritas) zenbakietara dei daiteke, Azpeitikoarekin kontaktatzeko 943 547 983 eta 943 157 192 zenbakietara eta Zestoakoarekin kontakta-tzeko 615 768 980 zenbakira.