- Naziogintza taldeak Euskal Errepublikaren Eguna ospatu behar zuen datorren apirilaren 25ean Azpeitian baina koronabirusak eragindako krisi egoeraren ondorioz eta birusaren zabalkundea ekiditzeko neurri gisa, ospakizun hori atzera-tzeko erabakia hartu du.

Edonola ere, antolatzaileek jakinarazi dute Azpeitiko Udalak aho batez euskal errepublika aldarrikatu zuela gogoratzeko antolatutako ekintza ez dela bertan behera geratu eta "data berria finaktu bezain laster" jakinaraziko dute: "Arduratsuak izateko garaia da eta gaurko egoera ikusita ezin diogu apirilaren 25eko data horri eutsi, zoritxarrez", adierazi dute.