Erakundeen laguntzak kudeatzen lagunduko du Iraurgi Berritzenek

24.03.2020 | 01:04

Azkoitia – Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen agentziak, jakinarazi du koronabirusak eragindako kalte ekonomikoei erantzuteko erakunde publikoek abiatuko dituzten diru-laguntzen kudeaketan lagunduko duela. Agentziak laguntzen berri emango du "atera bezain pronto" baina argibideren bat behar duenak 943 851 100 zenbakira dei dezake (astegunetan, 8.00etatik 14.00etara).