- Usurbilgo Udalak oinarrizko euskara ikastaroak antolatu ditu datozen asteetarako, Etumeta euskaltegiarekin elkarlanean, doan. Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 21ean amaituko dira. Batik bat, Usurbilera etorri berri direnentzako da, baina interesa duen edonork parte hartu ahal izango du. Saioak Santueneko ludotekan egingo dituzte, astearteetan. Izena 943 371 999 telefonoan eman daiteke.