-Gaur bilduko da Anoetako Udala auzotarrekin irisgarritasun proiektuari buruz hitz egiteko. Isasti, Hozpel eta Etxaburu kaleetako bizilagunekin izango da bilera, 18.00etan, udaletxean. Helburuetako bat da bizilagunei xehetasunez azaltzea haien kaleetako irisgarritasun-proiektuaren proposamena; eta behin proposamenaren ezaugarriak eta xehetasunak azalduta, herritarrek aukera izango dute euren iritziak, zalantzak zein ekarpenak aurkezteko.