Abenduan zehar Tolosako Ingurumen Zentroaren eskutik, Gabonak eta Kontsumoa saio hezitzaileak egin dira herriko hiru ikastetxeetan kontsumo arduratsuaren lanketa egiteko. Guztira, Tolosako Laskorain Ikastola, Samaniego eta Herrikide ikastetxetako 180 ikaslek parte hartu dute saioetan. Argazkian, parte hartu duen neska-mutil taldea.