- Altzoko Udalak bi bisita gidatu antolatu ditu udazken honetan: urriaren 31n eta azaroaren 7an, igandearekin. Nahi duen orok, aukera ederra izango du Migel Joakin Eleizegi Ateagaren (Altzoko Handiaren) bizitza harrigarria ezagutzeko eta harekin lotutako hainbat leku esanguratsu ikusteko, gidari aditu baten eskutik.

Hitzordua goizeko 10.30ean izango da. Bisita Altzo Muñoko Batzarremuño kultur etxean hasiko da dokumental labur bat ikusiz, ondoren erakustokia bisitatuko da eta jarraian ibilaldi zirkular bat egingo da, Altzoko Handiaren bizitzan esanguratsuak izan ziren hainbat leku ezagutuz: jaiotetxea (Ipintza baserria), Altzo azpiko eliza, hilerria eta bere omenez egindako monumentua.

Guztira 2,5 ordu inguruko iraupena izango du saioak. Adin guztikoek har dezakete parte, baina landa ingurunetik ibilaldiak egiteko gutxieneko ohitura izan behar dute eta oinetako zein janzkera egokiarekin joan behar da. Bisitak euskaraz izango dira. Aurrez izena eman beharra dago eta hiru euro ordaindu behar da pertsonako egunean bertan. Informazioa eta erreserbak: bisita-zerbitzua (943 670 249), Altzoko Udala (943 652 413) eta Altzoko Ostatua (943 652 262).

Bestalde, oso harrera ona izaten ari da ikastetxeei egindako eskaintzak eta jada hasi dira ikastaldeak Altzora etortzen bisita gidatuak egitera. Ikasturte osoan zehar izango dute aukera, beti ere bisita-egutegiak baimen-tzen duen bitartean.