- Villabonako Udalak plazaratu du 2021-2022 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza. Izen-ematea bihar zabalduko da eta irailaren 21an itxi.

Honako ikastaroetan parte har-tzeko aukera izango da ikasturte osoan zehar: funky (6-12 urte), ballet (6-12), antzerkia haurrentzat (8-12), antzerkia helduentzat (16 urtetik aurrera), eskulanak haurrentzat (6-10), zaharberritze eta arte aplikatuak, egur lanketa helduentzat, pintura helduentzat (14 urtetik aurrera) eta pintura haurrentzat (8-12 urte). Gainera, helduentzako ikastaro laburrak ere izango dira: serigrafia, oinarrizko argazkigintza eta joskintza.

Ekintza guztietan izen-ematea villabona.eus webgunean dauden inprimakien bidez egin behar da, eta ezinbestekoa da Udalak ikastaroak garatzeko hartutako covid protokoloa onartzea.