- Bihar hasiko dira Samaniego Herri Eskolako Kiroldegiko eraikina birgaitzeko lanak eta dagoeneko hasi dira materiala eremura eramaten. Eraikinak mota ezberdineko kalteak dauzka. Besteak beste, erdi sotoko planta, aldagelen sarrera inguruko kanpoaldea eta estalkia eraberrituko dira egoera txarrean daudelako.

Lan hauek, alde batetik, Uzturpe eraikuntza enpresak egingo ditu 17.058,32 euroko prezioan eta, bestalde, Cerramientos Industriales Cubertek SL enpresak ere arituko da 112.511,33 euroko aurrekontuarekin lanean, biak BEZa barne. Ikasturte berria hasi aurretik amaitu beharko dituzte lanak.