- 2022 urteko udal aurrekontuei online bidezko ekarpenak egiteko aukera izango dute Tolosako herritarrek uztailaren 23ra arte. Galdetegi azkar bati erantzunez, norbere ustez indarrak non jarri beharko liratekeen adieraziko du. Zalantzarik izanez gero, Udaleko Gobernantza sailarekin jarri behar da harremanetan, 010 telefonora deituta edo gobernantza@tolosa.eus helbidera idatzita.