- Covid-19a zela eta, LurraldeBusek eten egin zuen larunbat gauetako autobus-zerbitzua. Orain, ordea, berrezarri egin du TO47G zerbitzua, zeinak lotzen dituen Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil eta Asteasu. Autobus-zerbitzu horrek goizeko 03.00etan amaituko du jarduna. TO41G (Tolosa-Alegi-Amezketa-Abaltzisketa) eta TO42G (Tolosa-Ibarra.Berrobi-Elduain-Berastegi) zerbitzuak ere berrezarri ditu.