- Hernio mendiaren magalak hamaika altxor ezkutatzen ditu. Hamaika intsektu txiki ikusi daitezke eta, ezezaguna bezain harrigarria da hauen mundua. Fagus Alkiza interpretazio zentroak animalia hauek hobeto ezagutzeko bisita gidatua antolatu du uztailaren 17an eta, Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Saileko kidea den Iñaki Mezquitak gidatuko du, hain zuzen.

Aurrez eman beharko da izena kultura@alkiza.eus helbidera edo 688 604 466 zenbakira idatziz. Egunean bertan bost euro ordaindu beharko dira, baina Alkizarrentzako eta hamabi urtez azpikoentzako doan izango da.