- Orain dela bi aste, Etorkizuna Eraikiz Kapsulak Gipuzkoako herrietatik pasatzen hasi zen.Orain Tolosaren txanda izan zen. Tolosako Triangulo plazan ipini zen eta egun guztia egon zen bertan. Foru Aldundiak eskualde bakoitzeko herritarren hausnarketa sorrarazi nahi du.

"Zertan ari garen bezain garran-tzitsua da nola ari garen, guztion artean adostutako erantzunak izan behar dute gure geroa diseinatuko dutenak, eta, beraz, prozesu horretan asko dute esateko herritarrek", adierazi zuen Eider Mendoza Gobernantzako foru diputatuak. Parte-hartze hori sustatzea da, hain zuzen ere, kapsularen helburua, zeina herritar guztiei zuzenduta dagoen.

Etorkizunaz pentsaraztera eramango duen "benetako" kapsula dela esan zuen Mendozak, "denboraren kapsula balitz bezala". Izan ere, kanpotik ikusita tunel moduko bat da, eta bisitaria kapsulara sar-tzen den unean Gipuzkoak egun dituen ezaugarriak ikusiko ditu parez pare. Bertan, bisitari horiek guztietatik Gipuzkoak 2040an zein balio mantendu beharko dituen galdetuko zaiola azaldu zuen Mendozak: "Honek, egungo gipuzkoarrek garrantzia zeri ematen dioten erakutsiko digu; egungo gipuzkoarren kezka eta nahiak zeintzuk diren, alegia".

Ekimen "interaktiboa" dela aipatu zuen Mendozak, jolas moduko planteamendua egin nahi zutela, hain zuzen, baina sakoneko helburua zein den ahaztu gabe: "Mundua abiadura bizian aldatzen ari da, eta Gipuzkoako epe ertain eta luzera dituen erronkak sekulakoak dira. Kapsularen bitartez, kon-tzientzia sortu nahi dugu gure etorkizuna lantzearen eta eraiki-tzearen alde".