- Dama Berdeko lau palmondo kendu eta inguru guztian zehar txukuntzen lanak egingo ditu Tolosako Udalak datozen egunetan, zorua eta eremu osoa egoera onera itzultzeko asmoarekin.

"Dama Berdeko palmondoen kokalekua ez da landare mota honetarako egokia, izan ere, hazten diren heinean, ez dute sustraiak botatzeko lekurik eta ondorioz zorua altxatzen dute", azaldu zuen Udalak. Hazteko beharrezko leku falta dela-eta, batzuk gaixotu egin dira eta Udalak arazoari irtenbidea eman eta gaixorik dauden palmondo hauek kentzea erabaki du.

Txukuntze lana hauek irauten duten denboran zehar, Zumarditxikitik Dama Berderako sarbideetako bat itxita egongo da eragozpenik ez sortzeko. Kenduko ez diren palmondoekin zer egin aztertuko da aurrerago, arazo bera egon ez dadin.