- Ostegunean izango den Esne Beltza eta Amak kontzerturako sarrera doakoa izango da, baina ezinbesteko izango da gonbidapena izatea. 400 eserleku inguru egongo dira eta gonbidapenen %75a gaur banatuko da, Villabonako Gurea antzokiko leihatilan, 18.00etan. Pertsona bakoitzak sei gonbidapen bakarrik hartu ahal izango ditu gehienez, eta gainerako %25a online hartu ahal izango dira ostegunean, 10.00etan.