- Alegiako jubilatuen egoi-tzako tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora aterako du jubilatuen elkarteak. Taberna hartzeko interesa duen orok ekainaren 30era bitartean eskatu ahal izango du informazioa eta elkarteko kideak beraiekin jarriko dira harremanetan baldintzen nondik norakoak azaltzeko. Informazioa jasotzeko, aldiz, bi modutara egin daiteke eskaera. Alegiako udaletxeko ateko postontzian gutun bat bota daiteke interesatuaren datu pertsonalekin edo komunikazioa@alegia.eus helbidera idatziz.