- Aurreko apirilean, udalak zuhaitz-landaketa egin zuen LH 4. mailako ikasgela batekin piperraren bidean; zuhaitzaren egunaren harira egin zuten ekimen hura. Atzoko ekimena berriz, San Isidro eguna harira egin dute. Hain zuzen, atzo goizean herri-sarrerako lorontziak eta lorategiak Ibarrako piparrez apaindu zituzten Uzturpe Ikastolako LH 4. mailako ikasleak, 789 taldeak eta udaleko langileak.