Martxoaren 22ko Uraren Nazioarteko Egunaren inguruan, Udalak, Tolosako Ingurumen Zentroarekin lankidetzan, Oria ibaiaren garbiketa gauzatu zuen ikastetxeekin. Guztira, 7m3 hondakin bildu dituzte aurten, eta aurreko urteetan hondakin asko eta bolumen handikoak izan baziren ere, aurten gehienak plastikoak izan dira eta kopurua txikiagoa izan da.