Zizurkil - Asteazkenean aurkeztuko dute Iriarte kultur etxean Ombuaren itzala filma, Patxi Bisquert ekimenaren bultzatzailearen eta Teodoro Hernandorena elkarteko kideen eskutik.

Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren inguruko filma da Ombuaren itzala eta Eguzki Art Zinema ekoiztetxea dago ekimenaren atzean. Herrigintzan oinarritu dute filmaren ekimena eta auzolanean lortu nahi dute filma egiteko beharrezkoa den dirua: “Herrigin-tzan sortzen eta loratzen baitira proiektu bizigarrienak, erakunde eta plataforma handien babesik gabe”, azaldu dute proiektuaren bultzatzaileek.