- Guztira 867,998 kilo jaso dituzte Elduarain errekatik Ibarran Urzain Taldeko garbitzaileek. Joan den astean hasi ziren garbiketarekin eta bost egunetan errekaren bazterrak garbitu dituzte Tolosako mugatik GI-2130 errepide er-tzeko aparkalekuraino.

Ibarrako Udalak aurten Urzain Taldeari esleitu dizkio hiri-hondakin sakabanatuen bilketa eta natura-guneen zaintza gauzatzeko lanak. Helburua da txukun mantentzea herrigunea, industrialdea eta landa-eremua.

Hauek dira bost egunetan jasotako hondakin kopuruen datuak: plastikoa, 39,985 kilo; papera, 5,103 kilo; beira, 10,395 kilo; metala, 122,350 kilo (207 lata); egurra, 99,100 kilo; eraispeneko hondakinak, 559,201 kilo; errefusa, 31,864 kilo; 39 musuko; hamaika pila (hiru pila handi, bi telefono bateria eta sei pila txiki), eta besteak (hamar bonbilla, telefono mugikor bat eta hozkailu bat).